lunes, 26 de octubre de 2015

Xabier Montoia: paperezko kontzertuak



Denboraldi berri bat hasi dute Garoako lagunek paperezko kontzertuekin, eta 2015 urtea amaitzeko, 4 kontzertu antolatu dituzte, laurak izen haundiko musikariekin, bi belaunaldi ezberdinetakoak: batetik Xabier Montoia eta Rafael Berrio 80. Hamarkadako rockeroak, eta bestetik gaur egun topera dabiltzan Joseba Lenoir eta Gorka Urbizu.

Hilabete batzuk pasa dira azkenengo paperezko kontzertutik, eta atzo gogotsu urbildu ginen zarauzko Trinitate kaleko Garoa liburudendara, Xabier Montoia entzutera. Atzoko ekitaldia aurkezten Berrian idazten duen Antton Iturbe izan zen, Xabier Montoiaren jarraitzaile eta fan haundia, ekitaldi guztian zehar argi gelditu zen bezala.

Ibilbide luzea du Xabierrek, eta aldaketak ere ugariak izan dira bere musikan (Hertzainak, M-ak, rock, pop, elektronika, …), baino momentu hontan duen proiektua eta formatuak oso ondo enkajatzen du paperezko kontzertuen barruan, kitarra-bajo-bateria alde batera utzi, eta ahotsa-teklatua-biolontxeloarekin. Eta noski, hortarako guztiz beharrezkoa da musikari onak izatea ondoan, atzo gertatu zen bezala. Alde batetik Ibon Rodriguez izan zen teklatuekin eta kitarrakin, oso musikari fina, gauzak sinple baino oso gustu onakin egiten dituena, eta Xabierrei laguntzen diona abestien moldaketekin. Eta bestetik, Yurena Nuño biolontxeloarekin. Atzo gainera lehenengo aldia zen Xabier Montoiarekin jo zuena, eta ez zen bat ere nabaritu. Segurtasun haundiarekin jo zuen eta lan bikaina egin zuen. Hasieratik atentzioa deitu zidan bere biolontxeloak, nahiko zahar itxura zuelako, eta kontzertu amaieran Yurenak komentatu zidan instrumentua XIX. mende amaierakoa dela. 

Abestien aldetik, aukeraketa egokia egin zuen Xabierrek, bere disko guztietatik aukeratuz abestiren bat, eta noski, formatu berri hontara modatuz. Aukera izan genuen Kitto, Ipurzuri, Edengo baratza, Galderak, Botilarena eta beste batzuk entzuteko. Eta amaitzeko, eta Xabierrei dantzatzea gustatzen zaiola demostratzeko, Zugan Gogoa abestu eta dantzatu zuen(abesti hontan faltan bota nuen Ibon tronpetarekin, baino tronpetaren ordezkoak Xabierrek egin zituen ahotsarekin).

Eta gogoratzeko paperezko kontzertuak direla, eta liburu baten gomendio egin behar zuenez, Xabierrek Harry Crews-en “Autoa” liburua gomendatu zuen, oso umore beltza erabiltzen duen egilearen liburua.

Eta honekin amaitu zen atzokoa, eta zortea dugu, zeren hurrengo paperezko  kontzerturako ez dugu asko itxaron beharko. Bi aste barru izango da hurrengoa: Joseba Lenoir beratarra.